XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZ AURREA

Lantxo au egiterakoan zer asmo erabilli ditutedan argitzea bearrezkoa deritzat.

Asmoak argitu bakarrik ez, nola moldatu naizen adierazi ere bai.

Eskuartean daukaten lana oso-osoan, sakon eta bear bezela egin nai nuan.

Bañan ez det orrela egiterik al izan.

Eguneroko eginkizun eta ikasketak naiko lana ematen didate: egunen joan etorri ortan eguneroko une batean bizitzari gelditu erazi, pentsatu, irakurri, nik nai detan eran jakiña, loteri aundiegia da.

Orregatikan orain lan au egun batzuetan egin bearrean arkitzen naiz.

Ez egin naiago nuan, bañan emandako itza betetzea gizonena omen da ta nere burua gizontzaz ikusi nai nuke.

Badakit lan au seguru asko gaizki egiña ta gaizki esana izango dala, ala ere irakurle ta entzuleen asarreak artzeko prest nago.

Bide okerretik ibiltzea oso gerta ditekena da, ala ere lan au egin egingo det, orrela urruna besteren batek gai auetzaz itzegiterakoan jakingo du nundik ez duan ibilli bear, eta nola egin ez dan.

Orregatik kasorik okerrenean ere lana zearo alperrikako ez dala izango uste det.

Ez ditut bada, gauzak sakon eta osorik ibilliko.

Nik iritxi nai nukena zerbait informatu, jakin eraztea da; ori lortuko banuke nere asmo guztiak beteak lirake.

Lan au esateko prestatua dago, ez liburu batean azaltzeko.